Kalitatezko enplegurako konpromiso partekatua
Eusko Jaurlaritzak Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren bigarren urteurrena ospatu du Ajuria Enea Jauregiko Elkargunean. Itun Sozial hori Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak bultzatutako eta ehun bat erakunde eta eragile sozial, ekonomiko eta hezitzailek babestutako akordioa da.
Saioan, gainera, 2025-2027 Hirurteko Enplegu Plan berriaren ildo estrategikoak aurkeztu dira. Plan horrek Eusko Jaurlaritzaren hurrengo urteetako enplegu-politiken ibilbide-orria izan nahi du, eta jarraipena ematen dio 2025ean egindako lanari. Horren helburua da Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren ideia nagusia indartzea: enplegu duina da ongizatearen, gizarte-kohesioaren eta garapen ekonomikoaren bermerik onena.
Jardunaldiaren hasiera
Mikel Torres Lorenzo
Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua
“Enpleguaren aldeko Itun Soziala “enplegu duina indartzeko eta lan merkatuaren aldaketen aurrean politika publikoak koordinatzeko” bide orria da” [ euskadi.eus ]
Agur instituzionala
Imanol Pradales Gil
Lehendakaria
“Enplegua babestu eta hobetzea erakunde, alderdi politiko, enpresa, langile eta sindikatuen lehentasunen erdigunean jartzeko deia egin du Lehendakariak” [ euskadi.eus ]
Esperientzien mahaia
Itunaren konpromisoak garatzeko esperientzia praktikoak
Dinamizazioa
Manu Olano
CIDEC – Berrikuntza eta Garapen Sozialeko zuzendaria
- Vitoria-Gasteizko Udala | María Nanclares. Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailaren zinegotzia
- Eibarko Udala | Jon Iraola. Eibarko Alkatea
- AENKOMER – Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresen Federazioa | Edurne Parro. Zuzendari Gerentea
- Basque health Cluster | Maika Sabido. Proyect manager
2025eko Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren aurrerapenak
Arantza Martínez
Enplegu zuzendaria
25-27 Hiru Urteko Enplegu Plan berriaren ildo estrategikoen aurkezpena
Alfonso Gurpegui
Enplegu eta Inklusio Sailburuordetza
Itxiera instituzionala
Francisco Pedraza
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusia








