4. Ildo estrategikoa

ZTBP Euskadi 2020-aren  4. ildo estrategikoak “giza kapitalaren garapena zientzian, teknologian eta berrikuntzan bermatzea” bultzatzen du. Ikertzaileen prestakuntza eta kualifikazioaren hobekuntza funtsezkoa da sistemak nazioartean aintzatetsitako jakintza zientifikoa eta teknologikoa sortzeko gaitasuna izan dezan.

Planak adierzaten duenez, komenigarria da ikertzaileak eta eragile zientifiko-teknikoak enpresa-ehunean txertatzeko premia azpimarratzea, alde batetik, sortutako jakintza zabaltzeko eta garatzeko eta, bestetik, ihes-arriskua murrizteko, talentu hori beste ingurune eta sistema erakargarriago batzuek antzematea saihesteko.