Fellows Gipuzkoa

Talentua erakartzeko eta atxikitzeko Fellows Gipuzkoa programa1 abian jarri zen 2016 urtean. Programa honen helburua talentua erakartzea eta bertan eustea da, Gipuzkoan ikertzen duten zentro eta unibertsitateei lagunduz nazioarteko maila altuko prestakuntza duten ikertzaileak kontrata ditzaten.

Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza Sailetik, ikerketa taldeak sendotu nahi dira, eta aurrera egin nahi da helburu honetan: Gipuzkoa punta-puntako eskualde gisa kokatzea I+G arloan, eta, hori oinarri hartuta, ezagutza sortzea, enpresei euskarri bat emateko, kalitateko enplegua sor dezaten, eta maila goreneko zerbitzu batzuk eskaintzea ahalbidetu dezaten, helburu hori lortu nahi baitu Gipuzkoako Ekonomia Suspertzeko Planak. Fellows Gipuzkoa programan aintzat hartzen da, orobat, ikertzaileak egin behar duen lana 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean kokatzea, baita lan horretatik aurreikusten diren emaitzak ere.

[más info...]
Fellows Gipuzkoa
[1]https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ekonomia/programas-y-ayudas/talento/fellows-gipuzkoa