AMIA (DAFO)

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sarearen iguruan egindako diagnostiko ezberdinetatik (ELGA, Orkestra, Ikerbasque) Euskadik abiatzeko oinarri solidoa duela, eta bereziki, espezializatutako giza kapitala duela ondorioztatzen da. Berrikuntzaren neurketako nazioarteko erreferentziako sistemetan ikus daitekeen bezala, Euskadik bere emaitzarik onenak hainbat giza baliabideetan ditu:

  • Doktore graduatu berrietan eta unibertsitateko hezkuntzak duen populazioaren ehunekoan, hau unibertsitate-sistema solido eta sendo baten isla izanik.
  • Euskadin ikertzen duten pertsonen kopurua, populazio aktiboaren ehunekoaren terminoetan, estatuko eta Europako batezbestekoa baino handiagoa da, eta herrialde liderrekin bat etortzeko joera du.

Interesgarria da ZTBP 2020aren barne dagoen gizarte kapitalari buruzko AMIA analisia nabarmentzea.