Aurrekariak
Lan eta Enplegu Saila lanean ari da legegintzaldian zehar, enplegu-politiken agendan berrikuntza bultzatzeko eta horretarako berariazko lan-tresnak emateko; ildo horretan, dagoeneko hainbat urrats egin dira.
Enpleguaren eta Inklusioaren arloko Erakunde Berritzaileen Sarearen lankidetza-proiektua eraikitzeko baldintzak sortu dituzten gertaera garrantzitsuenen artean, hauek aipa ditzakegu:
1. 2030eko Euskal Enplegu Estrategia…
Lehen urrats erabakigarri gisa, non berrikuntza funtsezko 5 printzipioetako bat baita, eraldatzen ari den ingurune bati erantzuteko beharraren aurrean.
2. Entitate berritzaileen azterketa (2022)
Euskadiko Enplegu Zerbitzu Publikoaren inguruko eragileen berrikuntzari eta ekosistemari buruzko lehen azterlana, Lanbidez eta Sailaz haratago berrikuntza sustatu eta artikulatzeko beharretik abiatzen zena.
3. MRRak optimizatzea
Berrikuntzari lotutako ekimenei ekiteko aukera, hainbat alderditatik.
- COE programa: edo Enplegu-ekosistemaren modernizazioari eta berrikuntzari buruzko ikerketa- eta input-sorta zabala edo Berrikuntza Sarearen Nodo Zentralaren / Enbrioiaren germen-egitura.
- Lanbide Hobetzen, berrikuntzatik abiatuta Lanbide – Enplegu Zerbitzu Publikoaren baldintza objektiboak eraldatzeko proiektu eragile gisa.
4. Enpleguaren Euskal Legea
Berrikuntzari dagokion lan-esparrua eskaintzen duen erreferentziazko mugarria: V. titulua. Enpleguaren arloko politika publikoen eta Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroaren ikerketa, berrikuntza, hedapena eta ebaluazioa.
5. Berrikuntzarako testuinguru egokia sortzea
Deialdi eta ekimen berritzaileen akonpainamenduak markatua.
Berpiztu. Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzeko programa (2020-2024) / Berpiztu. Programa para la reactivación económica y el empleo en Euskadi (2020-2024)
Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria / Libro Blanco del empleo en Euskadi
(+34) 943 425 257
Berritzelansarea
Enplegurako eta Gizarteratzeko Berrikuntza Sarea
Red de Entidades Innovadoras en Empleo e Inclusión