Eta Itunaren ondoren, zer?

Enpleguaren aldeko Itun Soziala etorkizuneko begirada batetik eraikitzen da, zoru sendo batetik, hurrengo hamarkadan lan duina eraikitzen jarraitzeko.

Itun hau herrialde-konpromiso bat da, ibilbide-orri bat, enplegua ekintza kolektiboaren (politikoa, soziala, ekonomikoa) foku gisa kokatzen duena, gizarteak alor horretan dituen erronka handiei aurre egiteko.

Enpleguaren aldeko Itun Sozialari atxikitutako erakundeek, ildo horretan, enplegu duina berdintasun-baldintzetan bermatzeko konpromisoa hartzen dute, jarduera ekonomiko lehiakorra, iraunkorra eta arduratsua bultzatuz.