Zer da Enpleguaren aldeko Itun Soziala?

Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak, 2023an, Gizarte elkarrizketarako Mahaiarekin koordinatuta, Enpleguaren aldeko Itun Soziala eraikitzeko Oinarrien lehen dokumentua sustatu du. Dokumentu hau enplegu-politika publikoetan parte hartzen duten eragile instituzional eta sozialekin partekatu da, adosteko eta aberasteko.

2023ko abenduan, kontraste-prozesu parte-hartzaile hori amaitu da. Horri esker, interes handiko proposamenak jaso ahal izan dira, eta Enpleguaren aldeko Itun Soziala burutu da. Itun horrek herrialde-konpromisoa adierazten du, enplegua ekintza kolektiboaren -politikoa, soziala, ekonomikoa- gune bihurtzen duena, gizarteak arlo horretan dituen erronka handiei aurre egiteko.

Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren helburu nagusia enplegu duina bermatzea da, berdintasun-baldintzetan, jarduera ekonomiko lehiakorra, iraunkorra eta arduratsua bultzatuz.

Oinarrien dokumentuak Ituna eraikitzeko euskarriak planteatzen ditu (Zergatik, Zertarako, Nola), helburu nagusia artikulatzen duten 5 jarduera-ardatz eta akordioa mamitzen duten 10 konpromiso.

Atxikitako erakundeak
Euskadiko Enpleguaren aldeko Itun Sozialari atxikitako erakundea

Zigilu Ofiziala - Enpleguaren aldeko Itun Soziala

Irudiaren formatua (.jpeg) Aukeratu irudia zuzenean eta gorde zure ordenagailuan edo deskargatu bertako nabigatzailetik.