Enpleguaren aldeko Itun Sozialeko aurrekariak

2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia, Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Berpiztu programarekin lerrokatua, asmo handiko epe ertaineko ibilbide-orri baten abiapuntua izan zen, hau da, herri-itun baten abiapuntua, gizarte-eragileekin landutakoa eta Eusko Legebiltzarreko taldeekin adostutakoa, aukera-berdintasuna eta kalitatezko enplegua ardatz dituena.

Hori izan da, hain zuzen ere, beste hainbat proiektu abiatzeko oinarria. Horien artean, Enpleguari buruzko Euskal Legearen onarpenak, Lanbideren eraldaketak eta Euskal Enplegu Publikoaren Legearen onarpenak testuinguru egokia ezarri nahi dute, enplegua ekintza kolektiboaren (politikoa, soziala eta ekonomikoa) foku gisa jarriko duen itun sozial bat lortzeko, eta euskal gizarteak alor horretan aurrean dituen erronka handiei aurre egiteko.

Euskal Enplegu Legea | 15/2023

Enpleguaren Euskal Estrategia 2030

Berpiztu. Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzeko programa (2020-2024)

Euskadiko Enpleguaren Liburu Zuria