Instituzioak eta erakundeak garatzen ari garen aurrerapenak eta konpromisoak aurkezteko, Itun honen eraikuntzan parte hartzen ari zareten eragile instituzional eta sozial guztiak gonbidatu nahi ditugu datorren martxoaren 11n. Bertan, 2025. urtearen balantzea egiteaz gain, 25-27 Hiru Urteko Enplegu Plan berriaren ildo estrategikoak aurkeztuko ditugu.
Gure helburua da ekitaldi dinamiko bat izatea, esperientziak trukatzeko eta enpleguaren arloan ditugun aurrerapenak eta erronkak beste eragile batzuekin partekatzeko aukera emango diguna.