2025 Jardunaldia - Martxoak 5

Aurrerapenak eta Erronkak

2024ko urtarrilaren 31n ireki ziren Enpleguaren aldeko Itun Sozialerako atxikimenduak. Itun horren helburua, enplegu duina berdintasun-baldintzetan bermatzea, jarduera ekonomiko lehiakorra, iraunkorra eta arduratsua bultzatuz da.

Enpleguaren aldeko Itun SOziala etorkizuneko begirada batetik eraikitzen da, datorren hamarkadan lan txukuna eraikitzeko lurzoru sendo bat. Herri-konpromisoa da, enplegua ekintza kolektiboaren -politikoa, soziala, ekonomikoa- ardatz gisa kokatzen duen ibilbide-orria, gizarteak arlo horretan dituen erronka handiei aurre egiteko.

Gaur egun, 100 erakunde baino gehiago atxiki zaizkio Itun horri, administrazio publikoen, enpresa- eta sindikatu-erakundeen, hirugarren sektoreko erakundeen, eskualdeko garapen-agentzien, akademiaren eta prestakuntza-zentroen eta abarren artean.

Helburua, itun hau lankidetza- eta aliantza-esparru bizia izatea da, eta bertan, atxikitako erakunde guztiok gure jarduera-eremuetan planteatzen diren konpromisoak garatzea.

Urtebeteko indarraldiaren ondoren, martxoaren 5ean Bilbon (Espacio YIMBI, Ercilla Kalea, 24, Abando) goizeko 10etan Itun hau eraikitzen parte hartu duzuen eragile instituzional eta sozial guztiekin bilkura bat antolatu dugu.

Ekintza dinamikoa izatea da gure helburua, esperientziak trukatzeko eta enpleguaren arloan ditugun aurrerapenak eta erronkak beste eragile batzuekin partekatzeko aukera emango diguna.

Inaugurazioa

Mikel Torres Lorenzo
Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua.

“Enpleguaren aldeko Itun Soziala funtsezko tresna da Euskadi oparoago, inklusiboago eta lan merkatu justu eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko” [ euskadi.eus ]

Duintasuna eta enpleguaren etorkizuna IAren Aroan.

David Martínez de Lafuente
Ikertzaile seniorra. Iseak Fundazioa.

Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren urtea

Alfonso Gurpegui
Enplegu eta Inklusio Sailburuorde.

Emaitza nagusiak eta 2025erako lan-ildoak.

Esperientzien mahaia

Hitzarmeneko konpromisoak garatzeko esperientzien mahaia.

Dinamizazioa
Manu Olano

CIDEC-Berrikuntza eta Garapen Sozialeko zuzendaria

  • ASLE | Ana Irazabal. Finantza-arduraduna
  • ACLIMA | Olga Martin. Zuzendari Nagusia
  • BUIL:INN Clúster de Construcción | Maialen Oregi. Merkatu-zuzendaria
  • Sestaoko Udala | Carlos García de Andoin. Memoria Historikoa, Herritarren Partaidetza, Sustapen Ekonomikoa eta Enpleguko zinegotzia

Erronkak - 2025

Arantza Martínez
Enplegu zuzendaria

Imateka