Enpleguaren aldeko Itun Soziala etorkizuneko begirada batetik eraikitzen da, zoru sendo batetik, hurrengo hamarkadan lan duina eraikitzen jarraitzeko.
Itun hau herrialde-konpromiso bat da, ibilbide-orri bat, enplegua ekintza kolektiboaren (politikoa, soziala, ekonomikoa) foku gisa kokatzen duena, gizarteak alor horretan dituen erronka handiei aurre egiteko.
Itun hau sinatuta, hura garatzeko borondate irmoa adierazten dute sinatzaileek, bakoitzak dagokion arloan.