Parte-hartze prozesua

Kontraste-prozesu parte-hartzaile bat ireki da, enplegu-politika publikoetan esku hartzen duten eragile guztiei zuzendua, Enpleguaren aldeko Itun Sozialean amaituko diren proposamenak egin ahal izan ditzaten.

Eragile horiei Itunak proposatzen dituen planteamendua eta konpromisoak helaraztea eta oinarri-dokumentu hori aberasteko ekarpenak jasotzea da kontua.

Partaidetza-prozesua hainbat mailatan antolatuko da, eragile guztien parte-hartze erreala eta eraginkorra bermatzeko, Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren oinarriak garatzeko eta haren edukiaz mamitzeko.

Prozesuaren garapena​

Oinarrien dokumentua erakunde- eta gizarte-eragile askotarikoei jakinarazteko eta zabaltzeko fasea.

Kontrastatzeko eta aberasteko fasea: hainbat jarduera konbinatuz egingo da:

  • Aldebiko bilerak Foru Aldundiekin, Eudelekin, hiriburuetako udalekin
  • Lan-saio eta -taldeak
  • Online plataformaren bidez oinarrien dokumentuari egindako ekarpenak.

Analisi-fasea: Bide desberdinetatik jasotako ekarpen guztiak aztertuko dira, azken dokumentu batean sartzeko.

Azken dokumentua: behin ekarpenak kontuan hartuta, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiari proposatuko zaion dokumentua egingo da.

Enpleguaren aldeko Itun
Sozialarekiko atxikimenduak

Itunarekin bat egin nahi duten erakundeen atxikimenduekin osatuko da itun hori.

Horretarako, behin betiko dokumentua modu irekian zabalduko da eta atxikimendu horiek jasotzeko epea irekiko da.

Azken aurkezpena

2024ko lehen hiruhilekoan Euskadiko Enpleguaren aldeko Itun Soziala aurkeztea aurreikusten da, enplegu-politika publikoetan esku hartzen duten eragile guztiak gonbidatuz, baita atxikitako erakundeak ere.