Azterketan parte hartu duten ikastetxe guztiek adierazi dute azken 3-4 urteetan eskaintzarik berritzaileenei lotutako eduki berrietan prestatzen dituztela irakasleak.
Eskaintzarik berritzaileenei lotutako eduki berrietan prestatzen ditu irakasleak zure ikastetxeak?

Zer ekimen egiten dituzte ikastetxeek konpetentzia horiek egokitzeko?
Konpetentziak eguneratzea
Ia ikastetxe guztiek sustatu dute irakasleek prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea, beraien konpetentziak eguneratzeko. Horixe da irakasleak egokitu eta 4.0 alorreko ezagutzen inguruan sentsibilizatzeko eta halakoak txertatu edo hobetzeko biderik erabiliena.
Prestakuntza-ikastaroen edo konpetentziak eguneratzeko ikastaroen bidez egokitzea irakasleak

Inguruko enpresa berritzaileekiko interakzioa
Ikastetxeek irakasleak prestatzeko askotan erabiltzen duten beste bide bat: beraien teknologia, prozesuak, produktuak, zerbitzuak eta bestelakoak direla eta, erakunde berritzailetzat jotzen diren enpresekiko harremanak eta hitzarmenak lotzea. Ikastetxeen % 54k inguruk abiarazten dituzte halako ekimenak, eta benetan asebetetzen dituzte irakasleak.
Enpresa berritzaileekiko harremana lotuz egokitzea irakasleak

Bikaintasun-zentroetara edo erakunde traktoreetara egindako bisitak.
Hein txikiagoan erabili arren, bikaintasun-zentroetara edo erakunde traktoreetara egindako bisitak ere erabiltzen dira ildo horretan, irakasleek jardunbide egokiak ikus ditzaten, lan egiteko beste modu batzuez ohar daitezen…
Hiru ikastetxek erabiltzen dute jardunbide hori, Euskadiko enpresen ekimen berritzaileak ezagutzeko biderik eraginkorrenetakoa baita..
Bikaintasun-zentroak bisitatuz egokitzea irakasleak

Irakasle espezializatuak kontratatzea
Ikerketan parte hartu duten erakundeen artean ez da ikusi 4.0 alorrean bereziki kualifikatutako irakaslerik kontratatu denik, eskola barruan gai hori lantzeko asmoz.
Irakasle espezializatuak kontratatzea

