Lanbide-heziketako ikastetxeek gainditu beharreko erronka nagusietako bat da «enpresekiko harremanak eta LHko ikastetxeek instalazioetan eta langile adituetan dituzten abantaila bereziak era aktiboagoan eta koordinazio handiagoaz lantzea, ikasle eta ikasle ohien arteko ekintzailetza industriala sustatzeko, eta eraginkortasun handiagoz koordinatzeko LHko ikastetxeek ekintzailetzan laguntzeko egiten dituzten jarduerak beste erakunde batzuek (BICek eta toki-garapenerako agentziek) egiten dituztenekin[1]“,.

Ikerketan zehaztasun handiagoz jakin nahi izan dugu Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeek inguruko enpresekin eta eragileekin harremanik lotzen ote duten, merkatuko erronkak eta joerak hobeto ikasi eta beraietara egokitzeko. Parte hartu duten ikastetxeen % 100ek du hein bateko edo besteko lankidetza-harremana beste enpresa eta eragile batzuekin.

Zer erakunderekin lotzen dituzte interakzioak lanbide-heziketako ikastetxeek?

Ikerketan parte hartu duten hamar ikastetxek esan dute inguruko enpresa teknologiko edo berritzaileekin jorratzen dituztela harremanak. Ikastetxe horietako askok enpresa horientzat berariaz eskaintzen dituzte prestakuntza-ikastaroak. Gainera, txandakako prestakuntza profesional duala jasotzen dute beraien eskaintzetan, ikastetxe eta enpresek bat eginda. Hala, batzuetan, enpresek modulu profesional batzuk edo prestakuntza-modulu jakin batzuk emateko (osorik edo zati bat) espazioak, instalazioak eta adituak eskaintzen dizkiete ikastetxeei.    

Ohiko harremanak inguruko enpresa teknologiko eta berritzaileekin

Ikastetxeen % 40 inguruk ohituraz lan egiten du eragile horiekin. Azpimarratzekoa da nolako eginkizun garrantzitsua betetzen duten agentzia horiek gure ingurunean, ekonomia- eta enpresa-ehuna suspertzen eta ekintzailetza indartzen, besteak beste. Agentzien eta enpresen arteko lotura ere bada lanbide-heziketako ikastetxeekiko bidea irekitzeko kanal estrategikoa.

Ohiko harremanak garapen-agentziekin

EAEn kluster-sare garrantzitsua dago, enpresen arteko lankidetzan oinarritua eta erakunde eta unibertsitateen laguntzaz enpresen lehiakortasuna handitzen ahalegintzen dena. Ildo horretan, lanbide-heziketako ikastetxeen eta elkarte horien arteko interakzioa funtsezkoa da teknologia berritzaileetako ikerketarekin lotzeko. Ikerketan parte hartu duten lau ikastetxek esan dute ohiko lan-harremana dutela elkarte horiekin.

Ohiko harremanak elkarteekin eta klusterrekin

Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren alorrean lan egiten duten hainbat erakundek osatzen dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea[1]. Hain zuzen ere, sarean lan eginez, I+G+b alorreko jarduera bateratu eta orekatua jorratzen dute. ZTBESren eragileak dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren mamia, eta gainerako eragileekin lankidetzan eta koordinatuta jarduteko konpromisotik abiatzen dira, EAEn dagoen ahalmena optimizatzea helburu. Interesgarria izan da ikustea azterketan parte hartu duten hiru ikastetxek teknologia-zentro horiekin harreman iraunkorra dutela.

Ohiko harremana eragile teknologikoekin

Significativa también la relación que los centros de Formación Profesional tienen con otros centros de formación en otras Comunidades Autónomas o en otros países de nuestro entorno. Así lo han expresado 3 de los centros participantes.

Ohiko harremana prestakuntza-zentro berritzaileekin

Garrantzitsua da, halaber, lanbide-heziketako ikastetxeek beste autonomia-erkidego batzuetako eta inguruko beste estatu batzuetako prestakuntza-zentroekin duten harremana. Horixe adierazi dute ikerketan parte hartu duten hiru ikastetxek.

Sarritan, interkonexio horiei esker irakasleak eta ikasleak trukatzeko, Europako proiektuetan elkarrekin parte hartzeko eta abar egiteko aukera izaten dute..

[1]Sareko partaideak. CEIT, Gipuzkoako Azterketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroa; CIDETEC Fundazioa; GAIKER Fundazioa; TEKNIKER Fundazioa; IDEKO, S.Coop.; IKERLAN, S.Coop. Ltda; Lortek Batasuneko Teknologiak Ikertzeko Zentroa; Vicomtech Elkartea; Tecnalia Research&Innovation. http://www.spri.eus/euskadinnova/es/innovacion-tecnologica/vasca-ciencia-tecnologia-innovacion/centros-tecnologicos/172.aspx