Oso egoera itxaropentsua azaleratzen da, parte hartu duten ikastetxe guztiak berrikuntza-espazioak direla ikusi delako. Bost ikastetxeren ustez, merkatuaren eskakizunei egokitutako prestakuntza berritzailea eskaintzen dute, eta gainerakoek (8k) berrikuntzako ildo estrategikoak garatzeko lanean ari direla adierazi dute. Parte hartu duten ikastetxeen osasun ona azpimarratu behar da, guztiek ere, batzuek gehiago eta beste batzuek gutxiago, instalazioak, makineria, irakaslearen konpetentziak eta abar berritzeko hobekuntzak ezartzen ari direlako..
Zure ikastetxeak merkatuaren eskakizun berriei egokitutako prestakuntza berritzailea eskaintzen du?

Berrikuntza espezifikoa ala zeharkakoa da?
Ikerketan lanbide-heziketako ikastetxeekin lan sakona egin dugu, zehatz-mehatz identifikatzeko erakundeek zer alorretan jorratzen duten berrikuntza. Parte hartu duten ia erakunde guztiek esan dute berrikuntza gai espezifikoetan nahiz zeharkakoetan garatzen dutela. Ez da erakundeen tamainaren edo eskaintzen dituzten espezialitateen araberako desberdintasunik antzeman.
Honako berrikuntza-alor hauek aipatu dituzte:

