Ikastetxeek baliabide materialak hobetzeko eta berritzeko ekimen ugari egiten dituzte. Ikastetxe guztiek egin dute hobekuntzaren bat edo egokitzapenen bat azken 2-3 urteetan.

Zure ikastetxea baliabide materialak eguneratzen ari da?

Nola eguneratzen dira baliabide materialak?

Instalazio fisiko orokorrak dira ikastetxeek gehienetan eguneratzen duten baliabidea.

Baliabide materialen eguneraketaren harira aztertu diren aukeren artean, instalazio fisiko orokorrak aipatu dituzte 10 ikastetxek. Espazio asko prestakuntza-zerbitzu hobea, enpresen errealitatetik hurbilago egongo dena, eskaintzeko asmoz egokitu/berregituratu dira.

Instalazio fisiko orokorrak egokitzea

Ikerketan parte hartu duten 7 ikastetxek esan dute ikasgelak eguneratu egin dituztela, metodologia eta ikuspegi didaktiko berritzaileagoak eskaini ahal izateko.

Ikasteko metodo berritzaileak eta partekatuak ezarriz, ikuspegi berri horiekin bat datozen elkarlanerako espazioak eskaintzeko egokitu dira ikasgelak.

Ikasgelak egokitzea

Lanbide-heziketako ikastetxeen % 40 inguruk hobetu ditu ekipamenduak, batez ere ekipamendu informatiko berriak eta nagusiki ikus-entzunezko baliabideak erosiz.

Erosketa berri horiei esker, irakasleek irakaskuntzan erabiltzeko bide berriak dituzte eskura.

Makineria eguneratzea

Makineria, ikastetxe askotan eguneratu den elementua. Kontuan hartu behar dugu ikerketan parte hartu duten ikastetxeetako askok elektrizitatean, elektronikan, instalazioan, mantentzean, fabrikazio mekanikoan… egiten dutela lan.