Metalaren alorreko Enpresen Bizkaiko Federazioak eta beste hiru kidek (Euskadi Prestakuntza Fondoak, Sigma-Clermontek –Frantzia– eta Confidustria Veneto Siav SpA erakundeak –Italia–) PROVET[1] proiektua jorratu dute Eramus+ ekimenaren esparruan.
Elektrizitatearen eta metalaren alorreko industria mekanikoek fabrikazio aurreraturako funtsezko teknologia erraztaileei lotutako trebeziak eta konpetentziak dituzten pertsona kualifikatuak behar dituzte, mende berriko erakundeen eskakizunei erantzuteko eta lehiakortasun-mailei eutsi eta areagotu ahal izateko.
Horrela, Provet 4.0k lanera bideratutako lanbide-heziketa egokia eta berritzailea sustatzen du, Europako industria-iraultza berriaren premiei erantzunez. Horretarako, industriak eskatu eta enplegura bideratutako curriculum berritzailea eta gaitze-ikastaroa garatu eta balioztatu du, LHko ikasleak eta industria-alorreko langileak 4.0 industria-iraultzarako trebatzeko asmoz.
PROVET 4.0 proiektuak Europan agerikoa den premia bati erantzun nahi dio: 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko trebakuntza duten langileen beharrizanari, honako bide hauek erabiliz:
- Funtsezko teknologia erraztaileen (Key Enabling Technologies) gaur egungo eta etorkizuneko gaitasunak identifikatzea, Italiako, Frantziako eta Espainiako elektrizitate- eta industria-alorreko lantegietako fabrikazio aurreratuan erabiltzeko.
- Doako prestakuntza-programa eta ikastaro berritzailea garatzea, LHko hornitzaileen eskaintzaren eta elektrizitatearen eta metalaren alorreko industrien eskariaren artean dauden desorekak eta gabeziak murrizteko, manufaktura aurreraturako funtsezko trebeziei eta gaitasun-premiei dagokienez.
Hona hemen emaitza nagusiak:
- Fabrikazio aurreraturako funtsezko teknologia erraztaileen trebezien eta gaitasunen harira gaur egun eta etorkizunean egongo diren beharrizanen inguruko azterketa.
- Industria-esparruan nahiz lanbide-heziketako ikastetxeetan funtsezko teknologia erraztaileei buruzko ezagutza eta ulermena hobetzeko jardunaldia.
- Fabrikazio aurreratuko funtsezko teknologia erraztaileen inguruko trebeziak eta gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-programa modular berritzailea.
- Doako ikastaro konbinatua (online eta aurrez aurrekoa), industriako langileak eta LHko ikasleak (90) prestatzeko.
