Makina Erremintaren Institutuak, EHUk eta TECNALIAK «4.0 industriarako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuen unibertsitate-espezialista»[1] izeneko titulua, 300 ordukoa, jarri dute abian.

Ikastaro horrek ikuspegi praktikotik eta aplikatutik lantzen du datuen azterketa prediktiboa. Ikasleak gaitasun-multzo handiagoa barneratzen du, halako proiektuak egoki bideratzen eta arrakastaz burutzen jakin dezan, bai industria-negozioaren ikuspegitik, bai inplikatutako teknologien ikuspegitik.

Informatikako, Industriako, Elektronikako eta Telekomunikazioetako Ingeniaritzako graduei eta lotutako adarrei zuzenduta dago, eta 3 urteko lan-esperientzia ere eskatzen zaie ikasleei. Hona hemen ikastaroaren lan-irteerak: industria-enpresako ingeniaria, datuen azterketa-proiektuak ikuskatzen eta beharrezko teknologia-irtenbideen hornitzaileekiko mintzakidetzan espezializatua. Informazioaren teknologietan esperientzia duen profil baten espezializazioa, 4.0 industriarako datuak aztertzeko proiektuen arduradun gisa. Ekintzailetza startup batean, manufaktura-enpresetarako datuen azterketa-proiektuak garatzen.

[1] http://www.imh.eus/es/noticias/especialista-universitario-en-proyectos-de-analitica-predictiva-de-datos-para-la-industria-4-0