ACICAE erakundearen helburua: EAEko automozio-sektorea suspertzea eta, horretarako, euskal enpresen arteko elkarlana ahalbidetzea, sektoreak dituen erronka handiei baterako erantzuna emateko. Europan automozioaren alorrean eratu den lehen klusterra da.
ACICAEk A4D programa jarri du abian: automoziorako proiektuen kudeaketa eta 4.0 industria. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez eta haren finantzaketari esker, ACICAEk prestakuntza eguneratzeko sistema aitzindaria eskaintzeari ekin dio, langabeak bizkor laneratzeko automozioaren sektoreko enpresetan. Horretarako, AIC-Automotive Intelligence Centerren laguntza jasotzen du ACICAE programak. AICren instalazioetan hiru hilabeteko prestakuntza eginez, automozio-sektoreko proiektuen kudeaketari eta 4.0 industriari lotutako ezaugarriak bultzatzen dira, egungo industrietan izugarrizko eskaria duten gaitasunak baitira, .
Programako moduluen edukiak honako hauek dira:
- Automozio-sektorea: automozio-industriaren ezaugarriak ikastea.
- Proiektu-kudeaketa: automozioaren inguruneko proiektuak kudeatzeko trebeziak garatzea.
- 0 dinamizatzailea: fabrikazio aurreratuko beharrizanak aztertzeko eta abian jartzen laguntzeko gaitasuna lantzea.
Enplegu- eta coaching-lantegiak: kontrataziorako trebeziak garatzea.
