Thomas Frey ingeniari eta dibulgatzailea aditurik handienetako bat da teknologiak ekar diezagukeena aurreikusteari dagokionez. Beraren esanetan, 2030erako 2 mila milioi lanpostu baino gehiago desagertuko dira, lanpostu horien izaera eta jardunbidea aldatu egingo delako.
Ildo berean, hurrengo belaunaldietan 136 lanbide berri egongo direla iragartzen du. Freyren esanetan, etortzeko dauden teknologia berriek ekarriko dituzten ingurumen berrietan lan egiteko trebezia[1] eta profil bereziak beharko dira.
- Transitionists / Trantsiziogileak: gizateria osoa aro erabat digitalera eramaten lagunduko dute.
- Expansionists / Zabaltzaileak: gizateria ingurumen berrira egokituko dute.
- Maximizers / Maximizatzaileak: prozesuak, egoerak eta aukerak sortuko dituzte.
- Optimizers / Optimizatzaileak: datu aldakorrak doitu eta emaitza hobeak lortzeko prestatuak.
- Inflectionists / Inflexio-aurkitzaileak: sistema baten inflexio-puntua aurkitzeko gai diren adituak.
- Dismantlers / Desmuntatze-adituak: produkzioa likidatzeko gai diren adituak.
- Feedback Loopers / Atzeraelikadurako begiztatzaileak: kontrol-prozesu baten atzeraelikadurarik onena asmatzeko gai direnak.
- Backlashers / Kontraerasogileak: negatiboari egoki erantzuteko gai diren pertsonak.
- Last Milers / «Last miler» adituak: azken erabiltzailea asebetetzeko helburuz, errendimenduen murrizketa kudeatzeko gai diren adituak.
- Contexualists / Testuinguratzaileak: ideia berritzailearen azken produktua ezartzeko eta burutzeko prozesuan hartuko dute parte.
- Ethicists / Etikan adituak: gai moral konplexuak konpontzen adituak.
- Philosophers / Filosofoak: negozio-prozesuen oinarria ezartzeko gai diren pertsonak.
- Theorists / Teorikoak: produktu eta zerbitzu bakoitzaren abiapuntuan teoria bat dago.
- Legacists / Legatzaileak: legaturen bat uzteko grina eta trebezia duten pertsonak.
[1] https://www.futuristspeaker.com/business-trends/162-future-jobs-preparing-for-jobs-that-dont-yet-exist/
