Hona hemen etorkizunean ibilbidea izan dezaketen hamar lanbide-profil, Canadian Businessen arabera[1]:
- Cryptocurrency Banker/Banka digitalean eta kriptodiruan aditua: transakzio elektronikoen ondorioz, erakunde bitartekaririk gabe eta banku zentralen laguntzarik gabe diru digitala erabiliz egindako eragiketen fluxuak gero eta ugariagoak izango dira. Beraz, teknologian, bankan eta finantza-sisteman adituak diren pertsonak behar izango dira.
- Data Hostage Specialist/Datuak ostatatzen aditua: segurtasunari eta pribatutasunari buruzko ezagutzak dituzten adituak behar dira, informazioa eta datuak babestu eta kudeatzeko.
- Food Engineer/Elikagaien ingeniaritzan aditua: gero eta biztanle gehiago gara munduan eta pertsona horiek guztiak elikatzeko bide berriak garatzeko adituak behar dira. Gizakiak elikatzeko lehengaiak eraldatzeko eta prozesatzeko ingeniaritzan adituak, eta fenomeno kimikoak, biologikoak eta fisikoak erabiliz produktuei balio-bizitza luzeagoa ematen adituak diren pertsonak behar dira.
- 3D Food Printer Engineer/Elikagaiak 3D-n inprimatzen adituak: gaur egun ikerketa ugari egiten ari dira hiru dimentsioko inprimaketak elikagaietan izan dezakeen erabileraren inguruan.
- Business Colony Manager/Negozio-kolonien zuzendaritza: enpresa-munduan autoenplegua gero eta aukera erabiliagoa da eta horren ondorioz sortzen dira antolakuntza-era (colony) berriak, trebeziak, proiektuak eta espazioak (birtualak nahiz fisikoak) biltzen dituztenak.
- Chief Data Officers/Datu-arduraduna: bezeroengandik jasotzen den datu-kopuru izugarria dela eta, datu horiek kudeatzeko zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dituzten pertsonak.
- Privacy Specialist/Pribatutasunean aditua: telefono bidezko mezuak edo banku-kontuak hackeatzea galarazten duten profesionalak.
- Human Organ Designer or Clone Rancher/Giza organoen diseinua: bioteknologian adituak, ondo ez dabiltzan organoak erreproduzitzeko gai direnak.
- Crowdfunding Organizer/Crowdfunding kanpainen antolatzailea: gero eta ohikoagoa da mikrofinantzaketara jotzea proiektuak finantzatzeko. Negozio-estrategiak eta sare sozialetako sustapena antolatzen dakiten profesionalak behar dira, kanpainen arrakasta bermatzeko.
- Avatar Designer or Avatar Relationship Manager/Avatarren diseinua eta beraiekiko harremanen arduraduna: etorkizunean, alor hori jorratuko duten profesionalak behar izango dira.
[1] Iturria: http://www.canadianbusiness.com/listsand-rankings/best-jobs/10-jobs-of-the-future-you-need-to-know-about-right-now/
