INKOR 2012an sortu zen, prestakuntza-munduan lan egiteko. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaien Sailak profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako hainbat alorretako enplegurako prestakuntza, aurrez aurrekoa, emateko baimena aitortu zion. SEPEk ere teleprestakuntzako profesionaltasun-ziurtagiriak emateko homologatu eta akreditatu du. Donostiako Zuatzu enpresa-parkeko ikus-entzunezko berrikuntza-poloan dago.
Lan-ardatzen artean dauka, besteak beste, berrikuntzara bideratutako espezialitateetako prestakuntza: une zehatz honetan, 4.0 industriara bideratutako prestakuntza. EAEko 4.0 industrian puntako enpresekin lan egiten du.
Nola hurbildu da Inkor 4.0 industriara?
Hasiera-hasieratik, gure prestakuntza-erakundeak EAEko enpresekin batera jardun du Lanbidek, Hobetuzek eta Gazte Bermeak babestutako ikastaroen esparruan. Halere, diru-laguntzen menpe ez dauden ildoak ere lantzea da Inkorren estrategietako bat.
2016an, eskaintzaren espezializazioaren bila ari zela, EAEn industriak duen garrantzia ikusirik, 4.0ra bideratutako eskaintza berezia prestatzeko lanean hasi zen erakundea.
4.0 alorrak Euskadin, estatuan eta nazioartean zuen garrantziari buruzko merkatu-azterketa egin zen unibertsitateen, teknologia-zentroen, joera-ikerketen eta abarren bidez. Gero, azterketa hori erabili zen 4.0 alorrean espezializatutako eskaintzaren lehen katalogoa osatzeko. Aldi berean, erakundea AFM – Advanced Manufacturing Technologies elkarteko kide egin zen.[1]
4.0 alorreko kalitateko eskaintza osatzeko gakoak
Inkorrek industria-alorreko enpresa eta profesional guztiei zuzendutako master-eskaintza diseinatu du 4.0 industriarako (geroago zehaztuko ditugu eskaintzaren xehetasunak). Horretaz gain, lan egiten duen enpresentzako prestakuntza-ekintza bereziak diseinatu eta jorratu ohi ditu.
Eskaintza berezi horren diseinuan funtsezkoa da enpresaren beharrizanak egoki diagnostikatzea. Langile adituak erabiltzen ditu horretarako, eta, horri esker, antzemandako arazoei egokitutako eta doitutako edukiak osatzen ditu.
Irakasleak ere funtsezko elementuak dira 4.0 eskaintzan lantzeko. «Irakasleak prozesuan, arazoaren irtenbidean, inplikatu behar ditugu».
I+G saileko arduradunaren esanetan, esparru horietan beraiekin batera lan egiten duten irakasleen % 60 inguru beste leku batzuetakoak (beste autonomia-erkidego batzuetakoak eta beste estatu batzuetakoak) dira. % 40 baino ez da EAEkoa.
4.0 industriari lotutako eskaintza
INKORek erreferentziako erakundea izan nahi du prestakuntza berritzailean eta espezializatuan, eta, horretarako, ezinbestekotzat jotzen du prestakuntza berritzaileak eskaintzea, eta eskaintza hori etengabe aldatzen den ingurunearen premietara egokitzea. Gure helburua: gure lehiakortasun-maila handituz garapen iraunkorra lortzea, etengabeko hobekuntzak eta etengabeko berrikuntzan oinarritutako eredua erabiliz. Horretarako, ordea, ezinbestekoa izan da 4.0 INDUSTRIARAKO espezializazioa gauzatzea.
4.0 industriaren ideia Alemanian sortu zen, 2011n, etorkizuneko industria irudikatzen duten teknologien eta produkzio-prozesuen multzoa izendatzeko. Produkzio-unitateen digitalizazioaren eta automatizazioaren ondorioz, «lantegi adimendunak» edo «ziberlantegiak» sortzen ari dira.
Produkzio-prozesu berri horiek hainbat teknologia erabiltzen dituzte: Big Data, «Gauzen Internet», errealitate areagotua, sistema ziberfisikoak eta elkarlaneko robotika, besteak beste, eta 4. industria-iraultza izenekoaren abiapuntutzat jo ditzakegunak.
Industria-prozesuen digitalizazioaren lehen ondorioetako bat giza baliabideetan duen inpaktua da. Talentuko profilak eskatzeaz gain, bestelako dinamika bat, bestelako antolamendu-eredu aurreratuak eta pertsonak kudeatzeko eredu efizienteak ere eskatzen ditu.
Bigarren ondorio handia zibersegurtasunari lotuta dago. Sareari lotutako gero eta makina eta gailu gehiago dituen mundu batean, zibererasoa jasateko arriskua ere gero eta handiagoa da, eta, ondorioz, datuen babesa ere handitu egin behar da. Funtsezkoa da hori, merkatuan lehiatzen jarraitu ahal izateko.
Kontsumoan, produktibotasunean, energian eta prestakuntzan epe laburrean aldaketa itzelak ekarriko dituen esparru ekonomiko eta sozial berria ireki da, hartara.
Zuen ikastetxean zer eskaintza dago 4.0 industriara bideratuta?
| 4.0 INDUSTRIARI LOTUTAKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA | |
| Eskaintza | Helburuak |
| BIG DATA MASTER | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: Big Data datua informazio bihurtzean datza, erabakiak hartzea erraztuz, baita denbora errealean ere. Negozio-aukera bat da. Enpresek jada Big Data erabiltzen dute, profilak, beharrak eta bezeroen iritzia ulertzeko. Horri esker, enpresak bere bezeroekin elkar eragiteko eta zerbitzua emateko modua egokitzeko aukera du. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua. |
| CIBERSECURITY MASTER | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: 4.0 industrian datuak lortzeko, informazioa trukatzeko, erabakiak hartzeko eta produkzio-sistema industrialak kontrolatzeko asmoz elkarren artean komunikatzen diren sistemak jartzen dira martxan. Hala ere, babes-neurri aproposak hartzen ez badira, sistema horiek erasoak jasan ditzakete, funtzioak burutzea eragotziz. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua. |
| KOMUNIKAZIO INDUSTRIALEN MASTERRA | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: Komunikazio-gaitasunak zentzu guztietan perfektua izan behar du, garrantzi handia baitu Lean izeneko lantegietan. Gainera, komunikazio industrialek erabaki egokiak azkar eta zuzen hartzen laguntzen dute. Halaber, kudeaketa-prozesuan sor daitezkeen arazoak sinplifikatzen ere laguntzen dute. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua. |
| GEHITZE-FABRIKAZIOKO MASTERRA | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: Gehitze-fabrikazioak produktu eta prozesuak errazago pertsonalizatzea du helburu, diseinu berri imajinaezinekin. 3D inprimaketaren bidez, beste produktu edo/eta zerbitzuak pertsonalizatzeko balio duten produktuak eta produktu-atalak egin daitezke. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua. |
| ROBOTIKA KOLABORATZAILEKO MASTERRA | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: Elkarlaneko robotikari buruz dena ikastea, industria-automatizazio mota berria baita, egungo eskaintzaren osagarria. Izan ere, robot kolaboratzaileak ez dute robot industrial tradizionalekin lehiatzen, desberdinak direlako. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua. |
| INDUSTRIA-ALORREKO SENTSOREGINTZA MASTERRA | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: Robot batean sentsoreak jartzearen garrantzia ezagutzea, ezinbestekoa baita kontrol-sistema elektroniko batek prozesu edo produktu bat kontrolatu ahal izateko. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua |
| 4.0 INDUSTRIARI LOTUTAKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA | |
| Eskaintza | Helburuak |
| ERREALITATE BIRTUAL ETA AREAGOTUAREN MASTERRA | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: Efizientzia, produktibitatea, kalitatea eta segurtasuna hobetzea industrietako ingeniaritza-prozesu, mantentze-lan eta operazioetan. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua. |
| ENPRESA-KUDEAKETA AURRERATUAREN MASTERRA | Iraupena: 600 ordu.
Helburuak: Teknologiak ez du negozio- eta antolamendu-ereduen filosofia soilik aldatu, langile, zuzendari eta exekutiboen barne-antolaketa eta portaerak ere errotik eraldatu baititu. Enpresek aldaketa horietara azkar egokitu beharko dute, lehiakorrak izaten jarraitzeko. Industria-sektoreko langileei eta enpresei zuzendua |
| BLOCKCHAIN TEKNIKOA | Iraupena: 20 ordu.
Helburuak: Blockchain-aren oinarrizko kontzeptu teknikoak azaltzea, Ethereum garatzeko tresna anitzak ezagutzera ematea eta Smart Contracts sail bat garatzea Solidity hizkuntza erabiliz. Ikasleek, amaitutakoan, Ethereum garatzen jakingo dute eta euren proiektu propioei ekiteko gai izango dira. Programazioko ezagutzak dituzten garatzaile eta teknikari informatikoei zuzendua. |
| BLOCKCHAIN LEHEN URRATSAK | Iraupena: 5 ordu.
Helburuak: Blockchain-aren hasierako kontzeptuak azaltzea eta Bitcoin-aren nondik norakoak lantzea, hau da, hastapenak, mundu osoan hedatzen lagundu zioten ezaugarriak eta jarduera-sektore anitzetan sortzen ari diren errealitateak aztertzea. Blockchain teknologiaren oinarriak ulertu nahi dituzten pertsona guztiei zuzendua. Langabeei % 30eko deskontua egingo zaie. Horretarako, langabezia-agiria (DARDE) aurkeztu beharko da. |
[1] Makina erremintaren, osagarrien, osagaien eta tresnen fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak Espainiako makina-erremintaren alorreko eta fabrikazio aurreratuen teknologien alorreko enpresen % 90 biltzen du.
