Estatuko Administrazioan eta autonomia-erkidegoetako administrazioetan 4.0 industria bultzatzeko jorratu diren ekimenak aztertu ditu Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak[1]. Hona hemen lan horretatik ateratako datu batzuk, EAEko 4.0 industriaren testuinguruaren berri zehatzagoa izateko.
Eskualdeetako bakoitzean egindako ekimenak funtsezko lau alderdiren arabera neurtu dira:
1. SENTSIBILIZAZIOA
Enpresa-ehunari zuzendutako zabalkunde-, prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintza guztiak, 4.0 industriak arlo ekonomikoetan izan ditzakeen onurak, ezaugarriak eta inpaktuak jakinarazteko.
2. ESTRATEGIA
eskualdeetan 4.0 industriaren irtenbideak eta tresnak benetan ezartzera bideratutako erreferentziako esparru iraunkorrik ba ote dagoen aztertzen da.
3. AHOLKULARITZA
eskualdeko enpresa edo sektoreetan 4.0 industria ezartzen laguntzeko zerbitzu edo programarik abian jarri ote den.
4. FINANTZA-SOSTENGUA
4.0 industriako irtenbideak bultzatzeko finantza-laguntzarako esparrurik eta ez itzultzeko laguntzarik ba ote dagoen.
Azterketa horren ondorioz, EAEk ezarpen-maila altua duela ondorioztatu da, ondoko grafikoan ikus daitekeen bezala.

[1] Espainian 4.0 industria sustatzeko estrategiak. 2018ko maiatzaren 31n. http://www.industriaconectada40.gob.es/Documents/Catalogo-I40-CCAAAGE.pdf
