Pertsonak prestatzen

2018an, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak[1] Euskadin 4.0 industria bultzatzeko LHtik jorratzen den estrategia aurkeztu zuen Bruselan. Konpetentzien Europar Agendak (New Skills Agenda) zehazten du Europako curriculum-agenda berria, eta Europako lurralde guztiek hartzen dute parte bertan, den-denen hezkuntza-politikek Agenda horretara egokituta egon beharko baitute. Izan ere, hezkuntza-erreformarik handienetako bat izango da.

Skills for de competitiveness of industry 4.0: theapproach of the Basque Country. Gaur egungo esparru konplexuan jarduteko estrategia baten premia nabarmendu du Sailburuordeak. Estrategia horrek konplexutasun handi hori eremu erabilgarrietan sailkatzeko gai izan beharko du, zati bakoitzari irtenbidea eman eta aurrera egin ahal izateko. Ildo horretan, «pertsonak konplexutasuna kudeatzeko gai izan daitezen, beste era batean prestatzeko» garrantzia azpimarratu du. Era berean, industriako profesionalek barneratu eta garatu behar dituzten zeharkako konpetentziak ere azpimarratu ditu, hala nola interpretatzeko, ulertzeko, aztertzeko, laburtzeko, transmititzeko edo erabakitzeko gaitasunak.

  • Errendimendu handiko zikloak. Euskadiko LHko ikastetxeen ereduak erronketan oinarritutako lankidetza-ikaskuntza berritzailea eskaintzen du. Eredu horren ikuspegi metodologikoak espazio fisikoen antolaketa berria eskatzen du, ikasgelan testuinguru berriak txertatuz, konpetentzia teknikoak nahiz zeharkakoak lantzen ari diren ikasleek lanbide-konpetentziak are hobeto garatzeko aukera izan dezaten. Izan ere, profesionalek aipatutako konpetentziak hobeto barneratuz gero, enpresen lehiakortasuna indartu egingo da. Gaur egun, Euskadiko LHko 46 ikastetxetan eskaintzen da eredu metodologiko hori. 1.646 irakasle eta 3.473 ikasle dira guztira, 139 prestakuntza-ziklotan banatuta.
  • ETEak eta 4.0. Euskadin 4.0ak duen garrantzia ere nabarmendu behar da. Sailburuordearen esanetan: «Gure ETEak dagoeneko 4.0 estrategia lantzen hasten ez badira, desagertzeko arriskua izango dute». Eta ildo horretan gogorarazi zuen ETEetan aplikatutako berrikuntza Euskadiko lanbide-heziketaren ildo estrategikoa dela. EAEko LHk enpresa txiki eta ertainen esku jartzen ditu lanbide-heziketako ikastetxeetan dagoeneko egon badauden ezagutzak eta gaitasunak, zerbitzuak eskainiz eta prototipo, material edo produktu berriak kontrastatuz.
  • Espezializazio-programak. Azpimarratzekoak dira lanbide-heziketako espezializazio-programak, enpresen enplegagarritasun- eta lehiakortasun-premiei erantzun bizkor eta errealak ematen dizkietenak.
  • 4.0 lan-eremuak: Euskadiko lanbide-heziketak gehitze-fabrikazioa, 4.0 fabrikazio konektatua, fabrikazio aurreratua, sistema adimendunak, robotika malgua, errealitatea birtuala, Big Data, zibersegurtasuna eta beste alor batzuk ere lantzen ditu.

[1] http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/noticia/2017/euskadi-expone-a-la-comision-europea-y-estados-de-la-ue-la-estrategia-vasca-de-fp-para-la-industria-4-0/