“Basque Industry 4.0” Fabrikazio Aurreratuaren Estrategiaren hedapena[1]

“Basque Industry 4.0” Fabrikazio Aurreratuaren Estrategia garatzeko asmoarekin, 2015ean Basque Industry 4.0 Pilotatze Taldearen Idazkaritza Teknikoa abiarazi zen  Euskadin. Idazkaritza Tekniko hori eragile anitzeko lantalde bat da, Pilotatze Taldearen jarduera laguntzeko, konektatzeko eta koordinatzeko zeregina duena, eta honako hauek osatzen dute: Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIk eta Innobasquek..

Antolaketaren eta diseinuaren lehen fasean, zuzendaritza-organoei laguntzen eta berri ematen eta lantaldeak eta ekimen estrategikoak antolatzen parte hartu du nagusiki Innobasquek. Jarduera-planak eta ekimen estrategikoak sustatzen eta haien lanketa eta diseinua koordinatzen ere parte hartu du. Gobernantza Ereduaren hobekuntzaren esparruan, 4 lan-arlo garrantzitsu abiarazi dira estrategia ezartzeko eta hedatzeko hurrengo faserako:

  • Manufacturing komunitatearen koordinazioa, enpresek Pilotatze Taldearekin modu eraginkorrean parte hartzeko mekanismo bat abiaraziz.
  • “Basque Industry 4.0” Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren emaitzak neurtzea eta jarraipena egitea, aginte-koadro bat finkatuz.
  • Komunikazio-bide bat irekitzea eta arlo publikoko eta pribatuko tresnak diseinatzen laguntzeko dinamika aktibo bat abiaraztea, ekimen eta proiektu estrategikoak sustatzeko eta finantzatzeko.
  • Nazioarteko networking-a eta fabrikazio aurreratuan herrialde-irudia sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko manufacturing-eragileek zenbait forotan eta ekimenetan (estatukoak, europarrak eta nazioartekoak) gauzatzen dizuten jarduerak koordinatzen dituen lantalde (GT-INT) baten bidez, aukerak baliatzeko, Basque Industry 4.0 estrategiari buruzko kontakizun bat zabaltzeko eta ekimenak sustatzeko.

Beste alde batetik, lnnobasquek ikuspegi estrategikoa ematen du, eta fabrikazio aurreratuaren eta herrialdean lehentasun estrategiko diren beste esparru batzuen (energia, bio-osasuna, ekosistemak, IKK, etab.) edo ekimenen arteko loturak identifikatzen ditu, proiektu berriak sortzeko aukerak aurkitze aldera.

[1] https://www.innobasque.eus/microsite/basque-industry-40/proyectos/secretaria-tecnica-del-grupo-de-pilotaje-basque-industry-40/