Euskadiko 4.0ari buruzko ikuspegi zabalagoa lortzeko, esparru hori indartzeko dauden laguntzak azalduko ditugu jarraian, laburbilduta. Basque Industry 4.0 proiektuaren esparruan SPRIk, Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak, bultzatutako laguntza-ildoak dira. Ondoren zehaztuko ditugu nondik norakoak.
HAZITEK
- Helburua: itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematea, Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, nola lehia-arloan hala estrategia-arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio-esparruetan ere.
- Erakunde onuradunak: enpresa handiak nahiz ETEak, enpresa-elkarte eta -taldeak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, behar bezala egiaztatuak.
- Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2018/hazitek-2018/
ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA
- Helburua: programa honen xedea da bultzada bat ematea Zibersegurtasun Industrialari, batik bat manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) ziberrasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.
- Erakunde onuradunak: manufakturako industria-enpresak eta industria-produktuen diseinua eta muntaketa egiten duten enpresak.
- Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2018/06/1803174e.pdf
BASQUE INDUSTRY 4.0
- Helburua: babesa ematea teknologi hornitzaileen teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufaktura-enpresa industrialetara eramateko proiektuei, betiere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
- Erakunde onuradunak: banaka edo taldean proiektuak aurkezten dituzten manufakturako industria-enpresak. Taldean aurkeztuz gero, «balio-katea» sortuko duten enpresek (lankidetza-proiektuak positiboki diskriminatuko dira). Gutxienez bi enpresak aurkeztutako proiektuak joko dira lankidetza-proiektutzat.
- Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2018/05/1802630e.pdf
EKINTZAILE
- Helburua: laguntza eta finantzazioa ematea industriaren edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresa-proiektu berritzaileentzat, baldin eta ideiari heltzeko edo enpresa abiarazteko fasean badaude. Ideia enpresa bihurtuz gero, baldintza berezietan eskura daitezke maileguak. Bi laguntza-mota daude:
- BABES-LAGUNTZA pertsona edo talde sustatzaileari, ideiaren garapen-fasetik eta Enpresa Planaren prestakuntzatik hasi eta enpresa martxan jarri arte. Laguntza fondo galdura emango da eta ez da itzulgarria izango.
- Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako FINANTZAKETA LORTZEN LAGUNTZEA; izan ere, araudiaren babespean eta Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatutako maileguen finantzaketa-kostua murriztu egingo da.
- Erakunde onuradunak: lehenengo motako laguntzei dagokienez, pertsona fisiko zein juridikoek jaso ahal izango dituzte, baldin eta industriaren edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresa-proiektu berritzaile bat EAEn martxan jartzeko asmoa badute. Bigarren motako laguntzei dagokienez, pertsona juridikoek jaso ahal izango dituzte, baldin eta ondoko baldintzak beteko dituen Enpresa Plan bat prestatzen badute EAEn: a) Industriaren edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko jarduera berritzailea izatea; eta b) gutxienez 3 enplegu sortzea 3 urtean.
- Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/r47-bopvapps/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2014001770
BIND 4.0
- Helburua: fabrikazio aurreratuan, Smart Energyn eta Health Tech Fielden ezartzeko produktu eta zerbitzu teknologikoak dituzten startupei zuzendutako bizkortze-programa. Ekimen publiko-pribatua da eta 4.0 industriako ekintzailetza sustatzen du, erakarri, tutoretza egin eta EAEko industria-eragile nagusiekiko konexioak eskainiz.
- Erakunde onuradunak: industria-, energia- eta osasun-alorretan teknologia berrien erabilera proposatzen duten mundu osoko startupak.
- Informazio gehiago: bind40.com
GAUZATU INDUSTRIA
- Helburua: oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortzen eta garatzen laguntzea. Kategoria hauetan egindako inbertsioetarako laguntza: jabetza industrialean eta patenteetan, aplikazio informatikoetan, lurzoru eta ondasun naturaletan, eraikuntzetan, instalazio teknikoetan, makinerian, informazio-prozesuetarako tresna eta ekipamenduetan.
- Erakunde onuradunak: enpresa txiki eta ertainak (ETEak), baldin eta industriako ETEak badira, erauzketa-alorrekoak, eraldaketaren alorrekoak, ekoizpenekoak edo aurrekoei lotutako zerbitzu teknikoen alorrekoak, betiere oinarri teknologikoa eta berritzailea izanik. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako industria-taldeen enpresa matrizeak, baldin eta, beraien egoera ekonomiko bateratua kontuan hartuta, azaldu berri diren ezaugarriak badituzte.
- Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018003552
