Zerbitzuak

Bereiziak izan arren, elkarren artean osagarriak diren lau jarduera-esparrutan garatzen ditu CIDECek azterketak, ikerketak eta proiektuak. (joan Proiektuen atalera, CIDEC curriculuma ikusteko)


Giza Kapitalaren Kudeaketa eta Garapena
Hausnarketa egin eta Giza Kapitala identifikatu eta neurtzeko balioko duten ekimen eta proiektuak garatzera bideratutako esku-hartzeak egiten ditugu, dela erakunde publikoentzako proiektuen bidez, dela Ekimen Zentroan kokatutako proiektu propioen bidez.
    Giza kapitala eta kapital intelektuala neurtzeko metodologiak eta adierazleak ("Inbertsogileak Giza Kapitalean" IGK ekimena);
    Lurralde-mailako behaketa eta neurketa
    Ezagutzaren transferentzia erakundeetan eta gizartean oro har (argitalpenak, mintegiak…), etab.
Prestakuntza, Enplegua eta Kualifikazioak
CIDECen sorreratik bertatik, ikasketa eta berari lotutako alderdiak (prestakuntza, gaitasunak, orientazioa…) izan dira bere jardueraren zutabe nagusia. Pertsonen gaitasun eta trebetasunak, norbanakoaren mailan nahiz erakunde mailan (enpresak, erakundeak, gke-ak…), hobetzeko kezka hori beti egon da presente prestakuntzaren kontzeptuan bertan eta ikasteko metodologietan izandako aldaketetan, ikasketa ez-formalari lotutako elementuak eranstean, edo giza kapitalaren garapenean.

Esku-hartze horiek zeharka (zeharkako gaitasunak) nahiz sektoreka (batik bat Gizarte Zerbitzuetan, Ostalaritzan eta Merkataritzan, Garraioan edo Eraikuntzan) eman dira. Era berean, espezializazio handia dauka prestakuntza ebaluatzen (planen, programen edo prestakuntza-ekintzen ebaluazioa) eta ikasketa-eredu berrietan.
Berrikuntza eta Gizarte Garapena
CIDECek hainbat eta hainbat proiektu garatu ditu XXI mendeak ekarritako gizarte-erronkei erantzuteko asmoz, administrazioei eta ekimen pribatuari laguntzeko esparruan. Horien artean, bi jarduera mota nagusi nabarmendu behar dira:
    Gizarte-aldaketei eta gizarte kohesionatuagoa lortzeko estrategiei lotutako ekimenak: zahartzea, immigrazioa, bazterketa-prozesu berriak, aukera-berdintasuna (emakumea, urritasuna…)
    Erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko premia, oro har, eta zehazkiago, gizarte-politiketan eta enplegu-zerbitzuetan, laneratzea gizarteratze-politiken erdigunean kokatzea.
Latinoamerika eta Karibea
CIDECek laguntza teknikoa eskaini du Latinoamerikako eta Karibeko hainbat herrialdetan, eta lan- eta kooperazio-misioak bultzatu ditu hainbat erakunderekin. Lotura hori are indartsuagoa da 1993an CINTERFOR-OITko kide bihurtu zenetik.

Ikerketa eta azterketa horiek hainbat finantzatzaile izan dituzte: Europako Gizarte Funtsa, OEI (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturaren aldeko Estatu Iberoamerikarren Erakundea), Munduko Bankua edo BID (Garapenerako Amerika arteko Bankua), besteak beste.

Zatoz gurekin

Argitalpenak