I+G+b

CIDECek Ekimenak Garatzeko Zentroa (EGZ) dauka, I+G+b (ikerketa, garapena eta berrikuntza) sustatzeko. Ekimen berri horiek aurrera eramateko, beste erakunde batzuekin batera aritzen da edota, bestela, belaunaldi berriko proiektuetan gauza daitezke.
EGZren proiektu batzuk:

Ezagutzaren Federazioa

Bere izaerarekin bat, Cidec-ek ezagutza transferitu, baliabide partekatuak koordinatu eta laneko antolakuntza-formula berritzaileak bultzatzeko esperimentazio-eremu bat sustatu du. Proiektu horri esker, lotura estrategikoa garatu du honako erakunde hauekin:

AIC Gestión de Capital Intelectual
IKERTALDE Grupo Consultor
GPI Consultores
D&B Consultores
ICC Consultors Culturals

Sorrerako nukleo horretatik abiatuta, etapa honetan eredua aldatu eta zabaltzeko lanetan ari gara, eta nodo berriak hartzeko prozesuari ekin diogu, 2.0 Ezagutzaren Federazioa osatuko duten erakunde-sarea osatzeko.

IVAEC

Pertsonak eta erakundeak garatzen eta haien gaitasunak eta lana ebaluatzen bi hamarkadatan eskuratutako jakituriari esker, Ikaskuntzako eta Gaitasunak Ebaluatzeko Euskal Institutua (IVAEC) diseinatu eta sortzea da proiektu horren asmoa.

 

Zera lortu nahi du: batez ere eredu birtualetan oinarrituta egon arren, ikaskuntza birtual eta bertaratukoa barne hartzen duten prozesu mistoko plataforma eta euskarriak erabiliz, ikasteko eta ebaluatzeko eredu berriak garatzea.

 

Testuinguru hori kontuan, zeharkako eta oinarrizko gaitasunak ikasi eta autoebaluatzeko proiektu berritzaileak garatzen ari dira, Ezagutzaren Federazioko enpresekin batera. Proiektu horren hartzaileak, berriz, honako hauek dira: kualifikazio eskaseko pertsonak, trebakuntza egiaztatua jaso nahi dutenak; euren trebetasunak eguneratu nahi dituzten langileak; etab.

 

IVAEC eredua ingurune anitzeko ikaskuntza-, ebaluaketa- eta ziurtapen-sistemen errealitatera transferigarria eta moldagarria da.

Zatoz gurekin

Argitalpenak